Pregunta

Nola instalatzen da alarma?

Euskaltel Alarmak instalatzeko prozesua eta zuntza instalatzekoa berdintsuak dira. Zerbitzua kontratatu ondoren, zurekin harremanetan ipiniko gara segurtasun-sistema noiz instalatu zehazteko. Garrantzitsua da instalazioaren egunean etxean edo negozioan egotea, gailuak non kokatu erabaki beharko baituzu.

Instalazioa bisita bakarrean egiten da, eta hiru ordu inguru irauten du. Alabaina, etxebizitza edo negozio bakoitzaren ezaugarrien arabera aldatuko da instalazio-denbora zehatza. Kontuan izan gailuak paretan finkatu beharko direla. Kontrol-panela da entxufatuta geratzen den gailu bakarra. Gainerakoek barne-bateria bat dute, urteetan irauten duena, ez dezazun izan kableekin kezkatu beharrik. Gainera, bateria agortzen ari dela ikusten dugunean, segurtasunean espezializatutako teknikariak zure etxera joango dira bateriak aldatzera, kostu gehigarririk gabe.

Segurtasun-teknikariak zure alarmako gailu guztiak instalatzen dituenean, beharrezko egiaztapen guztiak egingo ditu zerbitzua ondo dabilela ziurtatzeko.

Erantzun hau baliagarria iruditu zaizu?